iz. Zool. Perkaren familiako arraina, 30 cm inguru luzea (Sarpa salpa). Gorputz egituraz arrautza itxurakoak eta alboetatik zapal samarrak dira. Aho estua dute. Bizkarrean hegal bakarra dute, buruaren atzetik ia isatserainokoa. Sabel-hegalak laburrak dituzte, eta uzkialdekoa, berriz, luze samarra. Kolorez gris zilarkarak dira, baina gorputzaren alde banatan urre koloreko 10-12 zerrenda ere badituzte. Mediterraneo itsasoan eta Itsaso Atlantikoan bizi dira. Algak eta oskoldunak jaten dituzte batez ere.