Mexikoko erdialdeko hiria, izen bereko estatuko hiriburua, Mexikoko hiritik iparraldera. 178.000 biztanle (1980). Elikagai eta ehun industria. Harri bitxien langintza. Komunikabide lotunea. Aipagarriak dira Espainiaren kolonia izan zen garaiko eraikuntzak: gobernuaren jauregia, katedrala, eta abar. Unibertsitatea. Burdinbide sarea. Queretaron izenpetu zen Mexikora gerraren amaiera ekarritako Bake Hitzarmena, 1848an.