iz. Biol. Amebaren edo ameba formako zelulen zitoplasmako luzakina, higitzeko erabiltzen dutena. Pseudopodioak, zelulen mugimendua ahalbidetzeaz gainera, bakterioak eta elikagaiak bereganatzen laguntzen die ameba edo zelula ameboideei (fagozitosia). Pseudopodioak mota askotakoak dira: hodi formakoak, hari fomakoak, malguak, trinkoak eta abar.