Poloniar idazlea, Boleslaw Prus izenaz ezaguna (Hrubieszow, 1847 - Varsovia, 1912). Bere garaiko gizartea deskribatu zuen, umore handiz, Varsoviako zertzeladak eta Kronikak kroniketan. 1881. urteaz geroztik eleberriak idazten hasi zen. Lan nagusiak: Anielka, Kamizelka,Katarynka(Organiloa),Lalka(Panpina) eta Faraoi(Faraoia). XIX. mendearen bigarren erdiko poloniar idazle handienetakoa izan zen.