Italiar komikigilea (Rimini, 1927 - 1995). Beste gidoigile eta ilustraziogile zenbaitekin lan egin zuen. 1967. urtean Una Ballata del Mare Salato istorioaren barruan Corto Maltese pertsonaia ospetsua sortu zuen, Conrad-en moduko heroi erromantikoa; harekin nazioartera hedatu zen Pratten ospea.A suivre, Pilote, Pif, Tintin, El globo eta Totem argitalpenetan argitaratu izan ditu istorio gehienak. Bere zenbait obra euskarara itzuli dira (Corto malteseren zenbait pasarte, eta abar.).