(PolonierazWielkopolska). Poloniako mendebaleko lurraldea, Oder ibaiaren ekialdean, Pomeraniaren (iparraldean) eta Silesiaren (hegoaldean) artean. Warta ibaiak eta honen adarrek ureztatzen dute Polonia Handia. Poznango eta Kuiaviako eskualdeak hartzen ditu. Hiri nagusia, Poznan.