izond. Bot. Poligonalen ordenako izen bereko familiako landareez esaten da. Poligonazeo mota gehienak belar egiturakoak dira. Hosto bakunak eta txandaka antolatuak dituzte. Lore txikiak dituzte, zuriak, berdaxkak edo arrosa kolorekoak; sexu bikoak edo sexu banakoak izan daitezke. Fruitu erztuna izaten dute, hiruki formakoa. 750 bat landare mota biltzen dira familia honen baitan; ezagunenak lapaitza, inurri belarra eta mingotxa dira. Oso lurralde hotz eta lehorretan izan ezik, mudu guztian hazten dira poligonazeoak.