(Eusk. “sarraski”). iz. Pol. 1881etik Errusiako Iraultza arte, gobernuaren baimenez,errusiar juduen kontra egin ziren eraso gogorrak. Antisemitismo ofizialak bultzatuta, judu askok eta askok Estatu Batuetara emigratu behar izan zuten. Hitler-en agindupean ere izan ziren pogrom-ak, Alemanian eta Polonian.