Hezkuntza Saila

Plovdiv

(Antzina, Philippopolis). Bulgariako hegoaldeko hiria eta izen bereko barrutiko (5.591 km2 eta 778.708 biztanle) hiriburua, Maritsa ibaiaren ertzean. 364.162 biztanle (Bulgariako bigarren hiria). Unibertsitatea. Zazpi muinotan eraiki zuten hiria. Nekazaritza eremu zabal baten erdian dago, arroz, mahasti, tabako eta kotoi sail handiek inguratua. Industria (janari industria, automobilgintza, nekazaritzako makineria, ehungintza, beiragintza) da ekonomia jarduera nagusia. Aipagarriak dira Erdi Aroko gotorlekuaren hondakinak eta monasterioa.