iz. Biokim. B6 bitaminaren jarduera duten eta piridinaren eratorriak diren gai organiko batzuen izena. Gluzidoen, lipidoen eta protidoen metabolismoan betebehar garrantzitsua dute eta, horregatik, beharrezkoak dira animalien elikaduran. Elikagai askotan dira: landare koipeetan, laboreetan, haragian, gibelean, arrainetan. Sintesi bidez ere lortzen dira. Medikuntzan erabiltzen da pozoidura batzuk, edo nerbioetako eta giharretako zenbait gaitz tratatzeko. Dietetikan ere erabiltzen da.