iz. Kim. Karbonozko lau atomo eta nitrogenozko bi atomoz osatutako eraztuna duten konposatu heteroziklikoen genero izena. Kristal egitura dute, eta piridinaren usaina. Sintesi organikoan eta kolore emaileak egiteko erabiltzen dira; biologian eta industrian garrantzi handikoak diren gai poliziklikoak eratzen dituzte. Pirazina izenekoa da sail honetako gai nagusia, C4H4N2 formula duena.