iz. Hosto handiak dituen zuhaitza, fruitutzat pikua ematen duena (Ficus carica).Adaburu zabaleko enbor grisaxka izaten du, baina haz daiteke zuhaixka forman ere, eta enbor txiki askorekin. Hostoak eskuaren itxurako zabalak, 3-5 gingilekoak eta oliba kolorekoak ditu. Berez, Mediterraneo itsasoaren inguruko lurraldeetakoa edo Asiako hego-ekialdekoa dela uste da, baina beste eskualde epel askotan ere zabaldua dago gaur.