izond. Bot. Peronosporalen ordenako izen bereko familiako onddo bizkarroiez esaten da. Familia honetako onddo motarik ezagunenak Plasmopara viticola, mahatsondoetan mildiua eragiten duena, eta Bremia lactucæ, letxugaren mildiua eragiten duena dira, besteak beste.