iz. Mit. Ozeanoren eta Tetisen alaba ziren itsasoko ninfetako bakoitza. Greziako mitologiaren arabera lurra emankor egiten duen uraren pertsonifikazio ziren. Ozeanida garrantzitsuenak Asia, Estige, Idia, Zirze eta Metis ziren, besteak beste; Hesiodok berrogeita bat ozeanida baino gehiagoren izenak eman zituen. Tunika urdin edo berdez jantzirik agertzen dira irudietan.