iz. Ekon. Saltzaile gutxiz (eskaintza) eta erosle ugariz (eskaria) osatutako merkatu mota, gaur egungo ekonomietan oso zabaldua. Oligopolioa den merkatuetan nekez sar daiteke ekoizle berririk, horretarako oztopo handiak izaten baitituzte; oztopo horiek teknologikoak izaten dira, besteak beste.