izond. Kim. Lotura kobalentea eratzeko atomo baten nukleoari elektroi bikote bat ematen dion ioi edo molekulaz esaten da. Elektroiak hartzen dituen nukleoari elektrofiloa deitzen zaio. Hau gertatzen da, adibidez, Lewis-en loturaren araberako azido eta baseen eraketan, eta gai organikoetan karbonoen artean gertatzen diren lotura kobalenteetan. ik. Lewis.