Greziar itsasgizona, Kretan sortua (K.a. IV. mendea). K.a. 333an Alexandrok Lizia eta Panfiliako gobernari izendatu zuen. Gero (K.a. 326), greziar ontziteriako buru zelarik, Hydaspes (egun Jhelum) ibaia jaitsi zuen armadarekin; Eritrea eta Persiako Golkoko kostaldea ikertu zituen. Alexandro hil ondoren, Lizia eta Panfiliako satrapia eskuratu zituen. Antigono Monophthalmosen aliatua izan zen.