Hezkuntza Saila

narkotiko

izond. Kim. Tasun analgesiko indartsuak dituzten eta jokabide eta aldarte aldaketak eragiten dituzten drogez esaten da. Droga narkotiko nagusiak opioa, kodeina, morfina eta heroina dira. Garunak sortzen dituen endorfina izeneko proteinen jarduera areagotzen dute, izan ere, osaera kimikoari dagokionez proteina horien antz handia baitute; proteina horiek nerbio sistemaren zenbait funtzio galarazten edo ahultzen dituzte, mina edo oinazea, esate baterako; hala, medikuntzan asko erabiltzen dira narkotikoak, nahiz eta kalteak eragiten dituztela jakin (besteak beste, goragalea, oka egitea, alergiak eta mendekotasun gogorra batik bat) oinazea lasaitzearren, loak harrarazteko edo zentzumenen sorgarri. Kopuru edo dosi handiak hartuz gero, arnasketa geldiaraz dezakete, koma egoera sortu eta baita heriotza ekarri ere. Narkotiko guztiek atxikimendua sortzen dute, fisikoa eta psikikoa.