Hezkuntza Saila

nardo

iz. Bot. Amarilidazeoen familiako zenbait belar landare erraboiladunen izena.  v  Nardo arrunta (Polianthes tuberosa). Zurtoin zuzena eta bakarra izaten du, hostoa luze estua eta sustraitik zuzenean hazten dena, eta lorea buruxka modura eratua eta zuria, usain gozo sarkorrekoa. Berez Mexikokoa da, baina handik kanpora ere oso zabaldua dago. Lorea urrin-olioa egiteko erabiltzen da.  v  Indiako nardoa (Nardostachys fatamansi). Balerianazeoen familiakoa, sustrai usaintsua eta berez Himalaiako lurraldeetakoa dena. Nardo izeneko urrin-olioa egiteko erabiltzen dira sustraiak.