iz. Kim. Petrolioaren gai eratorriez (gasolina maizenik) eta nahastura loditzen duen bestelako gaiez (aluminio gatza edo poliesterra esate baterako) osaturiko nahastura solidoa gel bihurtua. Izena azido nafteniko eta palmitikotik dator. Harvard-eko unibertsitatean prestatu zuten 1942an Louis F. Fieser eta bere laguntzaileek. Bonbetan eta su-jaurtigailuetan erabiltzen da.