iz. Zool. Elapidoen ordenako suge batzuen genero izena. Baraila aho sabaiko hezurra baino atzerago luzatzen zaie. Bi hortz luze pozoidun dituzte. Burua eta gorputza bitartekorik, leporik gabe bezala, lotuak dituzte. Begi-nini biribilak dituzte. Naja-sugerik ezagunenak kobra arrunta (Naja haje) eta Asiako kobra (Naja naja) dira.