iz. Arteen eta zientzien bederatzi ahizpa jainkosetako bakoitza. ◊ Poesia etorri edo goi-argia. v Hauek ziren musak: Kaliopea,hitz etorriarena eta olerkigintza epikoarena; Klio,historiarena; Euterpe,olerkigintza lirikoarena eta musikarena; Talia, komediarena; Melpomene, tragediarena; Terpsikore, dantzarena; Erato, hil eresiena eta geometriarena; Urania, astronomiarena, eta Polimnia,kantu sakratuarena. Kondairak dioenez Pierian jaio ziren eta Apolorekin bizi izan ziren Parnason, Pindon eta Helikonen.