iz. Zool. Artiodaktiloen ordenako eta zerbidoen familiako hausnarkari txikia (Muntiacus muntjac). Metro bete inguru luze eta 45 bat cm garai izaten da. Adarrak erdialderaino larruazal iledunez estaliak izaten ditu, motzak eta punta-kakodunak. Arrek letagin sendoa dute. Gaztaina koloreko arrea du ilea, sabelaldean zurixka. Haragi gihartsua eta aho-gozo onekoa du. Bakarka edo bikoteak osatuz bizi da. Bizi-eremuak Indiako, Nepaleko, Txinako eta Malaia Uhartediko baso hezeak ditu.