iz. Bot. Gasteromizetoen eta heterobasidiomizetoen ordenatako zenbait familiatako onddoen izena. Azalean isurkari lindirgatsua izatea da mukizizen ezaugarri bateratzailea, baina itxurari dagokionez antz handirik ez dute. Ezagunenak mukiziza horia (Tremella mesenterica) eta muko-adar laburra (Colocera cornea), dira, besteak beste.