Frantses zinema antzezlea (Paris, 1928). Dotorezia eta hoztasuna bat eginik, berebiziko indarra eman die bere pertsonaiei, itxuraz kontraesanean dagoen nortasuna erakutsiz. Antzerki klasikoan ikasia zen. Haren lan nagusia J. Losey-ren Eva filmekoa (1962) da. 1990eko hamarraldian egin dituen filmen artean, hauek ditu aipagarrienak: Luc Besson-en Nikita (1990), Wim Wenders-en Munduaren azkeneraino (1991) eta Antonioniren Hodeietatik haratago (1996).