Txinako ipar-ekialdeko lurralde autonomoa, Mongoliarekin mugatzen duena 450.000 km2 eta 21.456.798 biztanle. Hiriburua: Hohhot. Hiri nagusia: Baotou. Gobi basamortuko hegoaldea eta Ordos ordokia hartzen ditu. Oso hotza da neguan eta oso beroa udan. Lurraldeaia dena basamortua da, baina estepan bazka belarra izaten da zaldientzat, ardientzateta ahuntzentzat. Abere hazkuntza da jarduera nagusia. Garia, artoa, zekalea, garagarraeta soia lantzen dira batez ere. Mea baliabideak: ikatza, burdina. Industria: ehungintza,siderurgia eta kimika gaiak.