iz. Aldez aurretik erabakitako ibilbideari lastertasun handiz jarraitzen dion suziri leherkaria. Propultsio, gida eta kontrol sistema autonomoei esker higitzen dira. Misilak nondik jaurtikitzen diren eta zein helburu duten kontuan harturik lurretik-lurrerakoak, lurretik-airerakoak eta airetik-airerakoak izan daitezke, besteak beste.