iz. Erl. XVII. mendean eliza anglikanoan sorturiko erlijio higikunde protestantea. John Wesley izan zen metodismoaren bultzatzaile nagusia. XVII. mendeko joera arrazionalisten aurrean, erlijio kontzientzia berritzea zuen helburu, eta horretarako barne-bizitzan eta moraltasun zorrotzean oinarritutako erlijiotasuna proposatzen zuen.