iz. Bot. Lore ezpaindunen familiako belar landarea, zurtoin zuzen adartsua eta arrautza itxurako hostoak, aurka antolatuak dituena (Origanum majorana). Elar izenaz ere ezagutzen da. Hostoaren oinean izaten du lorea. Txorten-luzea, txikia, sortan eratua eta kolorez zuria da. Usain gozoko landarea da. Berez Mediterraneo itsasoaren inguruko lurraldeetakoa da baina Europa guztian dago zabaldua gaur egun. Edabeak egiteko erabiltzen da.