Ukrainar musikagilea eta zuzendaria (Kiev, 1912 - Antibes, 1983). Bere belaunaldiko zuzendaririk onenetakotzat jotzen da. Parisko Concert Lamoureux kontzertuen zuzendari. Espainiako irrati-telebistako eta orkestraren sortzaile eta zuzendari, Montecarloko Operako orkestra nazionaleko zuzendaria izan zen. Lan aipagarriak: Rebus (1931) eta L’envol d’Icare (1933, Icaroren hegaldia)balletak; orkestrarako lanak, concerto grosso bat,oratorioak, korurako lanak, ganberako musika, ahotserako lanak.