iz. Fis. Isurkari edo gas baten presioa edo bi presioren arteko desberdintasuna neurtzeko erabiltzen den tresna, ontzi itxi batean sartutako isurkari edo gasen presioa neurtzeko erabiltzen dena bereziki. Manometro sinpleena U formako beirazko hodia da; manometroan dentsitate jakineko gai bat izaten da (zilar bizia gehienetan); manometroaren alde bat neurtu nahi den gaiaren ontziari lotzen zaio, hodiaren beste aldea zabalik uzten dela. Hodi barneko gaiak hodian iristen duen mailaren arabera neurtzen da presioa.