iz. Zool. Antozooen klaseko madreporarioen ordenako genero izena (Acropora). Kolonietan antolaturik bizi dira, itsaso beroetako sakontasun gutxiko ur gardenetan batez ere. Zuhaitz itxurako poliperoak osatzen dituzte. Madreporen polipo guztiak berdinak dira; hori da beste koralekin duten ezberdintasuna. Zenbait lekutan, urazpi guztia estaltzen dute poliperoz, edo baita uharte txikiak eratu ere. Ozeano Bareko tropikoen arteko itsasoetan bizi dira gehienbat.