Alexandro III.a aita santuak bultzatuta, 1167an Lonbardia, Romagna eta Venetoko hiri nagusiek (Milan, Pavia, Cremona, Modena, Padua, Venezia, Piacenza, Ferrara…) Frederiko I.a Bizargorri Germaniako enperadorearen aurka osatu zen hiri-aliantza. 1176an Legnanoko guduan Frederiko I.a menderatu zuen. Bigarren Liga ere osatu zen 1225ean, Aita Santuak bultzatuta orduan ere, Frederiko II.aren aurka. Fossaltako guduan menderatu zuen Ligak enperadorearen gudarostea.