(Eusk. «liburutxoa»). iz. Mus. Ahotserako musika lan baten testua, operarena bereziki. Libretogile famatuak izan dira Metastasio, Da Ponte, Illica, Gilbert, Boito eta Hofmannsthal, besteak beste. Musikagile batzuek libretoak idatzi zituzten beren lanetarako: Wagner, Leoncavallo eta Tippett-ek, beste batzuen artean.