Hezkuntza Saila

latifundio

iz. Hedadura handiko nekazaritzako lur saila.  v  Latifundioa sistema politiko eta ekonomiko jakin batekin uztartuta dago beti; lurjabea da sistema horren ardatza, hark, ekonomia baliabideez gainera, bere esku baitu aginpide politikoa ere. Latifundioak ezaugarri hauek ditu: 1) Hedadura handiko laborantza da, landutako hedadurarekin alderatuta, etekin gutxi ematen duena. 2) Erabilgarri den lur-sail guztiaren parte bat baino ez da lantzen. 3) Teknika zaharkituak erabiltzen dira. 4) Langile finko gutxik egiten dute lan; gehienek ez dute soldatarik jasotzen, lanaren truke lur-sail txiki bat ematen zaie, hura lan dezaten. Gaur egun, latifundioa desagertzeko bidean dago.  v  Historia eta bilakaera. Latifundioa erromatarren garaian sortu zen, haien lur-sail handietan esklaboak erabiltzen baitzituzten lanerako. K.o. III. mendetik aurrera, esklaboak jopu bilakatzen hasi ziren, eta latifundio haietatik sortu ziren Erdi Aroko lehenengo jaurerriak.