iz. Etnogr. Mexikoren eta Guatemalaren arteko mugan bizi den maia indiar leinuko kidea. Lakandoiak nekazariak eta arrantzaleak dira, eta baso tropikaletan bizi dira. Gaur egun arte bereizita bizi izan dira gainerako gizakiengandik; horregatik ez dute bereganatu erlijio katolikoa, eta antzinako ohiturak eta, ia osorik gorde dituzte. Lakandoiak murrizten ari dira; 1.000 kide izatera ez dira iristen gaur egun.