iz. Inf. Baimenik izan gabe informazioa eskuratzea eragozteko teknika multzoa. Normalean kode batean oinarritzen da, eta hura gabe ez dago informazioa atzematerik. Estatu Batuetako National Institute of Standards and Technology-k DES (Data Encryption Standard, datuak zifratzeko araua) izeneko kodetze arau bat homologatu du. Estatu Batuetako gobernuak arau bat ezarri nahi du Clipper izeneko txipean; horren bidez informazioa modu seguruan bidaliko litzateke, baina behar izanez gero gobernuak kontrolatu ahal izango luke. Interneten kriptatze algoritmoak aurki daitezke.