Hezkuntza Saila

konpondu, konpon, konpontzen

du ad. Hautsia, hondatua zegoena, erabili ezin zena, erabilia izateko eran jarri, antolatu, atondu. || da ad. Eguneroko bizitzan edo kontuetan, edo zernahi eratako harremanetan, ados etorri edo elkarri egokitu. || da ad. Aritzeko edo zerbait egiteko, adierazten diren bideei askietsirik jardun. || Hor konpon. Norbaiten jokaera edo arazoekin edo zerbaiten ondorioekin zer ikusirik izan nahi ez dela adierazteko erabiltzen den esapidea.