iz. Ekon. Gizartearen eta ekonomiaren antolaketa sistema, indibidualismoaren aurkakoa. Horren arabera, jabetza pribatua edo gizabanakoarena, estatuak bereganatzen du, hau da, jabetza kolektibo bihurtzen du. Egungo gizartearen kolektibismoari dagozkion lehen ideiak Jean-Jacques Rousseau frantses pentsalariak argitaratu zituen Du contrat social(Gizarte kontratuaz) liburuan, 1762an. XX. mendean kolektibismoaren era agertu dira, hain zuzen ere, sozialismoa, komunismoa eta faxismoa.