Hezkuntza Saila

Klima-aldaketari buruzko Gobernuarteko Adituen Taldea

Ingelesez, Intergovernmental Panel on Climate Change (IPCC). Nazio Batuen mendeko erakunde bat da, gizakiak eta haren jarduerak eragindako klima aldaketaren arriskua aztertzea eta hari aurre egiteko neurriak hartzea helburu duena. 2007an Bakearen Nobel Saria jaso zuen, Al Gore estatubatuar politikariarekin batera.