izond. Zool. Arrain kartilagodunen (kondroiktioen) klaseko izen bereko familiako arrainez esaten da. Gorputz biribil luzarana eta isats mehe luzea dute. Buru handia dute eta alde bakoitzean zakatz zulo bakarra. Bizkar-hezurra kartilagozko zorro batean bildua dute eta saihets-hezurrik ez dute. Hiru familia hartzen ditu: kimeridoena, kalorrinkidoena eta rinokimeridoena.