iz. Zool. Psitazidoen familiako hegaztia, Zeelanda Berrian bizi dena, erroiaren neurritsukoa, 46 cm inguru luze (Nestor notabilis). Bizkarraldea oliba kolorekoa du eta azpikoa horixka. Mokoaren gaineko atala oso luzea du, 5 cm inguru. Berez landarejalea zen baina gaur haragi ustela jatera ere jarria dago.