iz. Zool. Batrazioen, ugaztunen eta narrastien aurrealdeko gorputz luzakinetako hezurdura osatzen duen hezur multzoa. Karpo hezurrak kubito hezurrarekin eta metakarpio hezurrekin lotuta daude. Gizakiaren karpoa edo eskumuturraren eskeletoa zortzi hezur txikik osatzen dute; hezur horiek elkarri estu-estu lotuta daude, bi lerrotan bereizita.