Hezkuntza Saila

Kapteyn, Jacobus Cornelis

Holandar astronomoa (Barneveld, 1851 - Amsterdam, 1922). Utrecht-en egin zituen ikasketak, eta gero irakasle izan zen Groningako unibertsitatean. Gill-ekin batera, hegoaldeko izarren katalogo bat osatu zuen, 458.875 izar sailkaturik.