Hezkuntza Saila

Kapp, Wolfang

Alemaniar politikaria (New York, 1858 - Leipzg, 1922). Lehen Mundu Gerraren ondoren bake hitzarmenak ukatu zituen. 1916an Aberriaren alderdia eratu zuen; Lüttwitz jeneralarekin batera Weimarko errepublikaren kontrako estatu kolpean esku hartu zuen. Suediara ihes egin zuen, baina 1922an itzuli eta traizio salakuntza egin zioten. Epaiketa hasi baino lehenxeago hil zen.