Hezkuntza Saila

kapitain

iz. Gudarien buruzagia; bereziki, konpainia bateko edo artilleria bateria batekoa. || Saleroste itsasontzi baten burua. || Kirol talde baten burua.  v  Kapitain edo kapitain-alkatea. Nafarroa Behereko eta Zuberoako erregeordea. Donibane-Garazin bizi zen erregeak Nafarroa Behererako izendaturiko kapitaina edo gobernaria eta erregeari zegozkion funtzio guztiak betetzen zituen bertan. Maulen bizi zen Zuberoako kapitaina. Errege aginduak betearazteaz eta zergak biltzeaz gainera, manupeko zituen degan eta messager zirelakoak eta Ordenuzko Gorteko eta Lixarreko Gorteko buru nagusia zen. Kapitain edo kapitain-alkate izenez deitzen zen alkatea Hego Euskal Herriko kontzeju eta udal askotan.