iz. Bot. Papaberazeoen familiako belar landarea, 40 cm inguru luzea (Chelidonium majus). Enara belar edo zaran belar izenez ere ezagutzen da. Zurtoin adartsua eta perrezilak dituenaren antzeko hosto gain-berdexka eta azpi-horiak izaten ditu. Zurtoinetan eta hostoetan esnearen itxurako izerdi hori ilun bat izaten du, herri medikuntzan karatxak kentzeko erabiltzen dena. Etxe-pareten kontra hazten da batez ere.