Antzinako Greziako eskultorea (K.a. V. mendea). Tradizioak dioenez, berak asmatu zuen korintiar ordenako kapitela, neska gazte baten hilobian akanto landare batzuen gainean saski bat ikusita. Kalimakoren obra guztiak galdu dira; hala ere, Atenasko Erekteionean betiereko sua zuen urrezko ontzia berak egintzat ematen du tradizioak.