Zinema zuzendari egiptoarra (Kairo, 1913 - Kairo, 1945). Gazterik hil zen arren, garrantzi handia izan du zinema arabiarraren bilakaeran. Gai sozialak eta errealistak landu zituen, egunerokotasunari lotuak. Borondatea (1939, Al azima) eta Betirako (1940, Il’al abad) dira bere film nagusiak.