Zikloetara sarbide proba
Baldintza hauek bete behar dira heziketa-zikloetarako sarrera-proba bat egin ahal izateko
Erdi-mailako probak:
Erdi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko, hamazazpi urte beteta eduki behar dira proba egiten den urtean.
Horretaz gain, 18 euro ordaindu behar dira azterketa egiteko eskubidea izateko. Hobari hauek izan daitezke:
-
% 50eko hobaria, kategoria arrunteko familia ugarietako kideek.
-
Ordaintzetik salbuetsita egongo dira:
-
Kategoria berezietako familia ugarietako kideak
-
Terrorismoaren Biktimentzako Laguntzak arautzen diren 214/2002 Dekretuaren 9. artikuluan aurreikusten diren kasuetan daudenak
-
Izena ematen duten pertsonak dauden lekuak baino gehiago badira, azterketa nork egin dezakeen hautatzeko irizpideak aplikatuko dira
Goi-mailako probak:
Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko, hemeretzi urte beteta eduki behar dira proba egiten den urtean.
Horretaz gain, 18 euro ordaindu behar dira azterketa egiteko eskubidea izateko. Hobari hauek izan daitezke:
-
% 50eko hobaria, kategoria arrunteko familia ugarietako kideek.
-
Ordaintzetik salbuetsita egongo dira:
-
Kategoria berezietako familia ugarietako kideak
-
Terrorismoaren Biktimentzako Laguntzak arautzen diren 214/2002 Dekretuaren 9. artikuluan aurreikusten diren kasuetan daudenak
-
Izena ematen duten pertsonak dauden lekuak baino gehiago badira, azterketa nork egin dezakeen hautatzeko irizpideak aplikatuko dira.
Sarrera-proba bat egiteko, ezingo da autonomia erkidego batean baino gehiagotan izen eman ikasturte berean